BTT Mugarri

BTT Mugarri

Informazioa

Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako bailarak zeharkatzen dituen ibilbide zirkularra. Gozatu bailara hauen historia, kultura, gastronomia eta paisaiez.

Distantzia

145km

Zailtasuna

Erdi-altua

Desnibela

4400m +

Etapa

2 edo 3 etapa

Prezioa

150€ / pers. hasita 2 etapetan
220€ / pers. hasita 3 etapetan

Barne

2 edo 3 gaueko ostatua
Ekipajea garraiatzea
Ibilbideko aholkularitza
Ibilbidearen jatorrizko track-ak

Etapak

1. etapa: DONEZTEBE-ERRATZU

Doneztebetik abiatuko gara eta Bertizaranako herriak gurutzatu ondoren, igotzen hasiko gara Baztango bailara ederrean sartzeko. Belardi eta oihan berdeetatik pasatuz, bailararen bihotzeraino ailegatuko gara, Elizondora. Hau atzean utziko dugu, etapa Erratzun bukatzeko.

2. etapa: ERRATZU-BERA/LESAKA

Historia eta natura uztartzen dituen etapa. Bozatetik pasako gara, agoteen auzotik eta baita Amaiurretik ere, nafarren sinbolo den herritik. Nafarroa eta Iparralderen arteko mugan ibiliko gara, Bortzirietako bailararaino ailegatu eta bertako herri politetako batean atseden hartzeko.

3. etapa: BERA/LESAKA-DONEZTEBE

Erreka eta haritz tartetik pasatzen diren bidexketan barrena ibiliko gara, Aginako lepora iritsi arte. Hemendik, Artikutza aldera abiatuko gara, hau inguratuz Arantzara ailegatzeko. Azken igoeraren ondotik, Sunbillara jaitsiko gara, Bidasoako bide berdean zehar Donezteberaino iritsi eta ibilbidea amaitzeko.