Ederbidea Bike 3 etapa
Informazioa
Bidasoa eta Plazaolako Bide berdeak lotzen dituen ibilbide autogidatu zirkularra. Ibilbidean itsasoaz, mendiez, errekez, kulturaz eta gastronomiaz gozatuko duzu, baita Nafarroako herri txikietaz eta Gipuzkoako kostako Donostia edo Hondarribi bezalako herri politetaz ere. Zuek bizikletan ibiltzeaz gozatu, gu arduratuko gara gainontzeko guztiaz.
Ongi prestatua dagoen pertsonentzat aukera. Gravel eran egiteko aukera ona.
Etorri nahi duzu?
Distantzia
200km
Zailtasuna
Erdi-altua
Desnibela
2500m +
Etapak
3 etapa
Prezioa
300€ / pers. hasita
Barne
3 edo 4 gaueko ostatua
Ekipajea garraiatzea
Ibilbideko aholkularitza
Ibilbidearen jatorrizko track-ak
Extrak
Ibilbidea borobildu nahi duzu? Gure extrengatik galdetu.
Extrak: Ibilbide termala, Hondarribiara visita gidatua, Donostiako elkarte gastronomiko batean afari bat egin, Donostiara visita gidatua, Donosti eta Andoain arteko garraioa,gasnategi bat bisitatu
Etapak
1. etapa: DONEZTEBE-DONOSTIA
Ibilbide honek Doneztebeko herritik Donostiaraino eramango gaitu, bidean Bera, Hondarribi edo Pasaia Donibane bezalako herri politetatik pasatuz. Bidasoako errekatik Kontxako Hondartzara, baserrietatik portura eta herri txiki eta politetatik Donostiraino pasako gara.
Distantzia
80km
Desnibel positiboa
900m
Zailtasuna
Erdi-altua
2. etapa: DONOSTIA-LEKUNBERRI
Urumea ibaiaren bazterretatik Donostia atzean utziko dugu Andoaingo inguruetara iristeko. Han, Plazaolako bide berdea hartuko dugu, Nafarroaraino. Ibilbide honetan baso eta tuneletatik igarotzen den bide ederretik joango gara Lekunberrira.
Distantzia
62km
Desnibel positiboa
800m
Zailtasuna
Erdi-altua
3. etapa: LEKUNBERRI-DONEZTEBE
Ibilbide honetan Nafarroako herri eta zonalde lasaietatik igaroko gara ibilbideko punturik altuenera iritsiz, Orokietako mendatea. Hemendik, beherantz joanen gara, paisaia eta bide ikusgarrietatik pasatuta, Donezteben ibilbidea amaitzeko.
Distantzia
55km
Desnibel positiboa
750m
Zailtasuna
Erdi-altua