Ederbidea Bike 4 etapa
Informazioa
Bidasoa eta Plazaolako Bide berdeak lotzen dituen ibilbide autogidatu zirkularra. Ibilbidean itsasoaz, mendiez, errekez, kulturaz eta gastronomiaz gozatuko duzu, baita Nafarroako herri txikietaz eta Gipuzkoako kostako Donostia edo Hondarribi bezalako herri politetaz ere. Zuek bizikletan ibiltzeaz gozatu, gu arduratuko gara gainontzeko guztiaz.
Kirola eta turismoa uztartzeko modu hoberena. 2 gurpilen gainean gozatu eta deskonektatzeko aukera bikaina. Etorri nahi duzu?
Distantzia
200km
Zailtasuna
Ertaina
Desnibela
2500m +
Etapak
4 etapa
Prezioa
370€ / pers. hasita
Barne
3 edo 4 gaueko ostatua
Ekipajea garraiatzea
Ibilbideko aholkularitza
Ibilbidearen jatorrizko track-ak
Extrak
Ibilbidea borobildu nahi duzu? Gure extrengatik galdetu.
Extrak: Ibilbide termala, Hondarribiara visita gidatua, Donostiako elkarte gastronomiko batean afari bat egin, Donostiara visita gidatua, Donosti eta Andoain arteko garraioa,gasnategi bat bisitatu
Etapak
1. etapa: DONEZTEBE-HONDARRIBIA
Nafarroako Malerreka bailarako bihotzetik abiatuko gara. Hemendik, “tren txikito” zenaren bidea jarraituz Bidasoa ibaiaren bukaera arte joanen gara. Ibilbide honetan menditik itsasora ailegatuko gara erreka ondotik doan bide erraz eta lasaia jarraituz. Bukatzeko, Hendaiako itsasontzi txikia hartu eta Hondarribira iritsiko gara.
Distantzia
44km
Desnibel positiboa
300m
Zailtasuna
Baxua
2. etapa: HONDARRIBIA-DONOSTIA
Hondarribitik Jaizkibel aldera abiatuko gara, Higerreko itsasargi berezitik eta Guadalupeko baselizatik pasata. Pasaia Donibaneraino jarraituko dugu eta han Itsasontzi txiki bat hartuko dugu Trintxerpeko aldera joateko. Handik bide gorrietan barrena Donostiako bihotzera iritsiko gara.
Distantzia
33km
Desnibel positiboa
600m
Zailtasuna
Ertaina
3. etapa: DONOSTIA-LEKUNBERRI
Urumea ibaiaren bazterretatik Donostia atzean utziko dugu Andoaingo inguruetara iristeko. Han, Plazaolako bide berdea hartuko dugu, Nafarroaraino. Ibilbide honetan baso eta tuneletatik igarotzen den bide ederretik joango gara Lekunberrira.
Distantzia
62km
Desnibel positiboa
800m
Zailtasuna
Erdi-altua
4. etapa: LEKUNBERRI-DONEZTEBE
Ibilbide honetan Nafarroako herri eta zonalde lasaietatik igaroko gara ibilbideko punturik altuenera iritsiz, Orokietako mendatea. Hemendik, beherantz joanen gara, paisaia eta bide ikusgarrietatik pasatuta, Donezteben ibilbidea amaitzeko.
Distantzia
55km
Desnibel positiboa
750m
Zailtasuna
Erdi-altua