Mendi ibilbideak
Mendi ibilbide gidaduak Baztan-Bidasoan
BAZTAN-BIDASOAko lekurik berezienak ezagutzeko ibilbide gidatuak. Barneratu bertako paisaian, kulturan, historian, naturan… eta dena bertako mendi gida batekin. Gehien gustatzen zaizkigun lekuak erakutsi nahi dizkizuegu, mapa turistikoetatik kanpo dauden lekuak. Horretarako, adibide batzuk uzten dizkizuegu:

Bunkerren ibilbidea
Baztan-Bidasoan bunker aunitz daude eta denak natura betean. Horregatik, historia, natura eta abentura pixka bat batzen dituen ibilbide batzuk proposatzen dizuegu.
+ INFO
Zailtasuna: ertaina
Iraupena: 3-4 ordu
Distantzia : 5- 10 km
Desnibela +: 300
Gutxieneko taldea: 6 pax
Prezioa: 15 €/pertsonako hasita

Erroten ibilbidea
Baztan-Bidasoako historiaren parte dira errotak. Guretzat ederrenak diren Xartolako errotak ezagutzea proposatzen dizuegu. Hau dena Azpilkuetako bideetatik. Baztango herri ederrenetako batetik.
+ INFO
Zailtasuna: baxua/ertaina
Iraupena: 3 ordu
Distantzia: 6km
Desnibela +: 200
Gutxieneko taldea: 6pax
Prezioa: 15 €/pertsonako hasita

Burdinolako ibilbidea
Urdazubiko herria burdinarekin oso lotua dago. Urtero, abuztuan, burdinaren eguna ospatzen dute. Herriko xokorik ederrenak ezagutzea proposatzen dizuegu eta nahi izanez gero, bertako gastronomia dastatu eta Ikaburuko lezeak bisitatuz eguna borolbitzen ahalko duzu.
+ INFO
Zailtasuna: ertaina
Iraupena: 4 ordu
Distantzia: 10km
Desnibela +: 300
Gutxieneko taldea: 6 pax
Prezioa: 15 €/pertsonako hasita

Baztan-Bidasoako mendiak
Baina mendi kaxkoetara igotzea gustatzen bazaizu ez galdu aukera.
Mendi ibilbide zirkularrak proposatzen dizkizugu inguruko mendietaz gozatzeko.
- Alkaxuri edo Irubelakasko: Baztango bailara basatietatik: Aritzakun eta Urritzate
- Betarte: Antzinako nekazal bideetatik barrena
- Alkurruntz: Bisita ikusgarriak dituen mendi erraza
- Mondarrain: Adin guztientzako ibilbidea
- Argibel: Harrikulunkako harrira oihanetatik barrena
- Eta askoz gehiago.