Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak Baztan-Bidasoan

BAZTAN-BIDASOAko lekurik politenak ezagutzeko ibilbide gidatuak. Barneratu bertako paisaian, kulturan, historian, naturan… eta dena bertako mendi gidari batekin. Gehien gustatzen zaizkigun lekuak erakutsi nahi dizkizuegu. Horretarako, adibide batzuk uzten dizkizuegu:

Xaraka-recorrido-cascada-xorroxin

Xorroxingo urjauzia

Baztan bailaran kokatutako Erratzu herrian kokatuta dago Xorroxin ur-jauzia: Nafarroako txokorik ederrenetariko bat. Belardi, borda eta zuhaitz zaharretan barrena ibiliko gara bertara iristeko. Ibilbide erraza da, familia osoarendako egingarria.

Zailtasuna: ertaina

Iraupena: 3 ordu

Distantzia :  7 km

Desnibela +: 160

Geihengo taldea: 15 pax

Prezioa: Galdetu 

Xaraka-recorrido-bertiz

Bertizko natur parkea

Murgildu zaitez Nafarroako parke naturalik zaharrenean, bi mila hektarea baino gehiago dituen oihanean. Bertako landaredia eta fauna ezagutzeko esperientzia bikaina.

Zailtasuna: ertaina

Iraupena: 3 ordu inguru

Distantzia :  7 km

Desnibela +: 130

Geihengo taldea: 15 pax

 

Prezioa: Galdetu

Xarma duten herriak

Naturan integratuta, proposatzen dizkizugun herriek hamaika istorio eta kondaira dituzte, eta, horiei esker, ez dituzu inoiz ahaztuko. Elizondo, Etxalar, Zugarramurdi, Urdax, Ainhoa, Sara, Amaiur eta beste asko.

Zailtasuna: ertaina

Ibilbidea: Etapa bakarra edo aunitz egiteko aukera

Geihengo taldea: 15 pax

Prezioa: Galdetu

Dorrea - Irurita

Jauregizarrea Baztango jauregi zaharrena da, bertan Baztango jauntxoa eta Jauregizar familia bizi izan ziren. Kontutan izanda Iruritako Dorreak Baztango Historian eta Baztango arkitekturan daukan garrantzia, Baztango Historia, natura, kultura eta ondare etnografikoa ikertzeko, gordetzeko eta ezagutarazteko leku aproposa bihurtzen dute.

Iraupena: 1h. 30′

Helduak: 5 €

12-18 urte: 2 €

11 urtetik beiti: dohainik

Ateratzea: Iruritako plaza

SONY DSC

Oinaska

Elbete eta Elizondoko herrien artean kokatuta dagoen ur-jauzi intermitentea. Ibilbide honek bista zoragarriez gozatzeko aukera ere emanen dizu. Udazkenean, neguan edo udaberrian egitea gomendatzen da.

Zailtasuna: ertaina

Iraupena: 3-4 ordu

Distantzia :  8 km

Desnibela +: 300

Geihengo taldea: 15 pax

Prezioa: Galdetu

Xaraka-recorrido-Elizondo

Elizondo, natura eta historia

Elizondo ingurutik ibilbide gidatuak. Ezagutu bertako kultura, natura, historia eta bitxikeriak modu atsegin eta ezberdin batean.

Zailtasuna: erreza

Iraupena: 2 ordu

Distantzia :  5 km

Desnibela +: 50

Geihengo taldea: 15 pax

Prezioa: Galdetu

* Distantziak, zailtasuna eta denbora orientagarriak dira. Zuen beharretara moldatzen gara.