Xaraka

Xaraka

Nor gara

Nire izena Eneko da, mendi gidaria eta proiektuaren arduraduna. Naturaren maitale eta nire lurraz maiteminduta. Baztan ibarrekoa naiz, Nafarroako iparraldeko haran txiki batekoa. Proiektu honekin ibarrean bizi eta lan egin nahi dugu eta horregatik gure filosofia bera duten hainbat kolektibo eta enpresekin lan egiten dugu. Gure ilusioa da esperientzia ahaztezina bizitzea eta gure lurraz maitemintzea, kultura, hizkuntza, historia eta gastronomia ezagutuz, eta hori guztia naturan bertan.

Eneko Escudero Amiano

Elizondo, Baztan-Bidasoa

Eneko Escudero - Xaraka Natur Bidaiak
Eneko Escudero - Xaraka Natur Bidaiak
0
IBILBIDE
0
URTEKO ESPERIENTZIA
0
TXIRRINDULARI

Zer eskaintzen dugu

Ostatua

Alojamendua gosariarekin edo P/E

Aholkularitza

Aholkularitza ibilbide guztian zehar

Ekipajea

Zure maletak eramaten ditugu

Tokiko gida

Mendian esperientzia handiko tokiko gida

Track-ak

Ibilbideko track orgininalak zure eskutan

Mapak

Ibilbideko mapa eta informazio zehatza

Turismo jasangarria

Xaraka natur bidaiak Baztan bailaran dagoen enpresa txiki bat da. Bailaraz gozatuz hazi gara eta bisitariek gozatzen jarraitzea nahi dugu. Horregatik, turismo iraunkorraren balioekin konprometituta gaude.

  • Turismoak tokiko komunitateetan eta ingurumenean duen eragina murriztea.
  • Baliabideak ahalik eta ondoen erabiltzea, gehiegizko kontsumoa saihesteko.
  • Natura eta kultura ondarearen kontserbaziorako konpromezua.
  • Tokiko tradizioak eta ondarea errespetatzea, eta horiek zaintzen laguntzea.
  • Tokiko ekonomia garatzen laguntzea.
Abrir chat
Hola
¿En qué puedo ayudarte?