Xaraka Natur Bidaiak

Espiritu hartzak

Espiritu hartzak

Argazki tailerra

Bost egun emango ditugu Finlandiako taigan murgildurik, eta bertan bizi den fauna basatiari argazkiak ateratzeko benetako aukerak izango ditugu.

Proiektu hau naturarekiko zaletuak diren hiru lagunen baturatik sortu da: Iñaki eta Dani (naturako argazkilariak) eta Eneko (Xaraka Natur Bidaiak-en  sortzailea).

Bidaia honen helburua da beren habitatean dauden hartz arre basatiei argazkiak ateratzea eta, jakina, hain fotogenikoak diren «espiritu hartzak» ikusten saiatzea.

Kolore zuri hori hartz arre gutxitan gertatzen den bitxitasun genetikoa da. Fenomeno horren berririk ez dago Europako beste inon, hartz horiek ale bakar bihurtuz

Khumo aldera joango gara, Taigako leku urrun eta galdu batera. Bertan, hartzak, glotoiak eta otsoak aterako ditugu, estrategikoki jarritako “hide” erosoen segurtasunetik.

Iñaki eta Dani 2014az geroztik izan dira leku honetara bidaiatzen, laku, baso eta belardi eremuetan banatuta dauden “hide” desberdinak probatzeko eta hartz horien mugimenduak eta ohiturak bertatik bertara ezagutzeko, tailer hau hobetzeko.

Kajaaniko aireportua izango da topagunea, eta bertako gidari bat izango duzue zain, kanpamendu nagusira eramango zaituztena. Behin ostatua hartuta abentura hasiko da, argazki egun biziak izango ditugu zain.

jangela eta alojamendua

Auditorioa

argazki izkutalekuak (hide-ak)

Eguneroko programa

08:30 – gosaria

10:00-15:00- deskantsua alojamenduan

15:00 – bazkaria

16:00 –  hide-etara sarrera (gaua probextuko dugu, garai honetan eguzkia ez da sartzen eta horregatik gauean argazkiak ateratzea aproposa da) 

08:00 – hide-etatik aterako gara

Datak eta prezioak

Data: Irailaren 27tik urriaren 2era

Taldea: Gutxienez: 6  I  Gehienez: 8

Fidantza:  350€ (prezio osoaren barnean sartuta).

Prezio: 2150€

Eskaintza berezia: 1950€ (fidantza barne. 2024/06/15 arte)

Irudiak

Gure argazkilaritza gidak

Iñaki Atxa Aranburu

.bilbide luzea egin du ikus-entzunezkoen munduan, 22 urte, kamara-operadore eta telebista-editore gisa profesionalki eta 10 urte inguru argazki profesional gisa. Lan horien artean, aipatzekoak dira 2018ko Bilbao mendifilm festival jaialdiko "Hartz eta Otsoekin lotan" film laburra eta 2022an Espiello dokumental etnografikoaren nazioarteko jaialdia Agora x l 'aragon saileko sariairabazi zuen "Nafarroako ohian hezeak" film laburrarekin.

Dani Iribarren Elizagoyen

35 urte ditu, argiketaria da lanbidez eta argazkilaritza zale amorratua da duela urte askotatik. Natura eta, bereziki, fauna basatia dira arte honetaz gehien gozatzen dituen gaiak. Argazkigintzako oinarrizko ikastaro bat egiten hasi zen mundu honetan, eta bere zaletasunak ikasten jarraitzera eraman du. Gaur egun, "Secretos bora ¡eales" dokumental bat grabatzera iritsi da.

Kondizioak

Prezioaren barne:

Pentsio osoko alojamendua (gosari, bazkari eta hide-era eramateko picnik bat)

Argazkitarako izkutalekuak (hide)

Baimenak

Gure argazkilari giden aholkularitza 

Errebelatze digitaleko eta bideo-edizioko tailerrak (auditorioan)

Lekualdaketa: Kajaani-Ostatua-Kajaaniko aireportua

Hegaldien aholkularitza

Ez dago barne:

Hegazkin-txartelak (Bidaia hasi eta bukatuko hegaldiak).

Pentsio osoan sartzen ez diren edariak eta janariak.

Bidaia-asegurua (gure polizari buruzko informazioa eskatu).

“Prezioaren barne ” atalean zehazten ez den edozein gauza.

Bakoitzak eraman behar duen ezinbesteko materiala:

Argazki-tresneria (kamera, bateriak, txartelak, errotula…).

Goretexdun mendiko botak.

Eltxoen uxatzailea.

Hotzari aurre egiteko arropa (ekainean hotz egin dezake oraindik, eta data iritsi ahala eguraldiaren iragarpena aztertuko dugu, arropa baino hobeto doitzeko).

“Etxeko zapatilak” eramatea gomendatzen dugu, ostatuaren barruan eta hideenean ezin baita kaleko oinetakoekin sartu.

Abrir chat
Hola
¿En qué puedo ayudarte?