Ederbidea

Ederbidea zikloturismoa

Informazioa

Bidasoa eta Plazaolako Bide berdeak lotzen dituen ibilbide autogidatu zirkularra. Ibilbidean itsasoaz, mendiez, errekez, kulturaz eta gastronomiaz gozatuko duzu, baita Nafarroako herri txikietaz eta Gipuzkoako kostako Donostia edo Hondarribi bezalako herri politetaz ere. Zuek bizikletan ibiltzeaz gozatu, gu arduratuko gara gainontzeko guztiaz. Etorri nahi duzu?

Distantzia

200km

Zailtasuna

erdi-altua

Desnibela

2500m +

Etapak

4 etapa

Prezioa

4 etapa 500€-tik hasita

Zer dago barne?

Ikusi ze zerbitzu eskaintzen ditugun eta zeintzuk dauden barne.

Etapak

Hotelera iristerakoan bilera informatiboa eginen da materiala jasotzeko, zalantzak argitzeko eta abar.

Nafarroako Malerreka bailarako bihotzetik abiatuko gara. Hemendik, “tren txikito” zenaren bidea jarraituz Bidasoa ibaiaren bukaera arte joanen gara. Ibilbide honetan menditik itsasora ailegatuko gara erreka ondotik doan bide erraz eta lasaia jarraituz. Bukatzeko, Hendaiako itsasontzi txikia hartu eta Hondarribira iritsiko gara.

Distancia 33km aprox Desnivel 600+ aprox

Hondarribitik Jaizkibel aldera abiatuko gara, Higerreko itsasargi berezitik eta Guadalupeko baselizatik pasata. Pasaia Donibaneraino jarraituko dugu eta han Itsasontzi txiki bat hartuko dugu Trintxerpeko aldera joateko. Handik bide gorrietan barrena Donostiako bihotzera iritsiko gara.

Distancia 33km aprox Desnivel 600+ aprox
Urumea ibaiaren bazterretatik Donostia atzean utziko dugu Andoaingo inguruetara iristeko. Han, Plazaolako bide berdea hartuko dugu, Nafarroaraino. Ibilbide honetan baso eta tuneletatik igarotzen den bide ederretik joango gara Lekunberrira.
Distancia 62 km aprox Desnivel 800+aprox

Ibilbide honetan Nafarroako herri eta zonalde lasaietatik igaroko gara ibilbideko punturik altuenera iritsiz, Orokietako mendatea. Hemendik, beherantz joanen gara, paisaia eta bide ikusgarrietatik pasatuta, Donezteben ibilbidea amaitzeko.

Distancia 55 km aprox Desnivel 750+aprox

Irudiak

Abrir chat
Hola
¿En qué puedo ayudarte?