Xaraka Natur Bidaiak

Izokinaren ibilbidea

Izokinaren ibilbidea

Informazioa

Baztan-Bidasoa ibaia ezaguna da bere ur garbiengatik eta ibaien espezie liluragarrienetako bat zaintzeagatik: izokina. Izokinek ibaitik itsasora egiten duten bide bera egitea proposatzen dizugu.

Distantzia

60km

Zailtasuna

baxua

Desnibela

250m +

Etapak

2 etapa

Prezioa

320€-tik hasita

Zer dago barne?

Ikusi ze zerbitzu eskaintzen ditugun eta zeintzuk dauden barne.

Etapak

Hotelera iristerakoan bilera informatiboa eginen da materiala jasotzeko, zalantzak argitzeko eta abar.

Elizondon bigarren mailako bideetatik abiatu eta Arraioz herrira iritsiko gara. Errepidea hartu eta Bertizeko parke naturalera iritsiko gara. Hemen lorategi botaniko-historikoa bisitatu ahal izango dugu. Ondoren, Bertizarana haranera joko dugu, Reparazea zubitik igarota. Doneztebe herrira iritsiko gara eta bertan indarrak hartzeko aukera izanen dugu, Sunbillarantz jarraitzeko. Han, errekatik gertu pedalei eragiteko lasaitasunaz gozatu ahal izango dugu, eta, gainera, Bisusta bezalako ur-jauziak bisitatu ahal izango ditugu. Bortzirietako bailarako herri polit batean amaituko dugu.

Etapa motzagoa izanen da hau. Itsasoraino iritsiko gara euskal kostako herri politenetako bat ezagutzeko: Hondarribia. Ez galdu bere alde zaharra, hondartza edo pintxoak.

Distancia 20 km aprox Desnivel 50 + aprox

Gosaldu ondoren Itsaso bazterrean paseatzeak ez du preziorik! Arratsaldean taxi batek bildu eta Elizondoraino eramanen gaitu bidaiari amaiera emateko.

Irudiak

Abrir chat
Hola
¿En qué puedo ayudarte?