Trekking Baztan-Bidasoa
Informazioa
Baztan-Bidasoa ibar berde eta lasaia da, mendi-ibiliak presarik gabe maite dituztenentzat ezin hobea. Gure haranak zeharkatzen dituzten GRen marka homologatuei jarraituz hainbat egunetako ibilbideak egitea proposatzen dizugu. 5 etapako ibilbidea dugu, baina zure planen arabera alda dezakegu.
Urtaro gomendatuak: Udaberria,uda eta udazkena.
Distantzia
130km
Zailtasuna
Altua
Desnibela
6400m +
Etapak
5 edo 6 etapa
Prezioa
5 etapa 400€-tik hasita
Etapak
Elizondo
Hotelera iristerakoan bilera informatiboa eginen da materiala jasotzeko, zalantzak argitzeko eta abar.
Elizondo-Erratzu (24 km- 1100 +)
Ibilbidearen hasieran, GR11ari jarraituko diogu, igoeran, Argibel lepora iritsi arte. Han, GR11tik desbideratuko gara, eta ezkerrera joko dugu, GRT5etik, Belaungo lepora. Handik, Berderitzeko hurrengo bidegurutzera arte jarraituko dugu. Basagar aldera joango gara. Azken mendi-lepo horretan, GRko markak utzi eta Iñarbegi auzora jaitsiko gara. Handik Pr zahar batetik Xorroxin ur-jauzirantz abiatuko gara, eta bide nagusitik desbideratuko gara. Ur-jauzia bisitatu ondoren, Erratzura iristeko bide bakarra geratuko zaigu.
Erratzu-Bidarrai (23 km 1500+)
Erratzutik irtengo gara Elorrietako muinora iristeko asmoz. Igoera luze baten ondoren, baina zailtasun handirik gabe, GRarekin bat egingo dugu berriro, Izpegiko lepora joateko. Hemendik ikuspegiak harrigarriak dira eta ikuspegi horiekin hasiko gara Iparlako mendilerrotik igotzen, tontor batzuetatik igarota. Iparlatik ikusiko dugu gure helburua. Azkar jaitsiko gara Bidarrain amaitzeko.
Bidarrai-Ainhoa (24 km 1000+)
Ipar Euskal Herriko bi herri politen arteko etapa da, nahiz eta behin baino gehiagotan mugatik ibiliko garen. Hasi bezain laster, eguneko zailtasun haundiena egingo dugu Artzatei lepora igotzea. Handik aurrera, ikuspegi zoragarria izango dugu eta bitartean, belardietan barrena ibiliko gara, col des trois croix-era iritsi arte, Ainhoako herrira jaisteko.
Ainhoa-Bera (30 km 1400+)
Ainhoatik Sara herrira joango gara, Ainhoarekin batera Frantziako herri politenak deitzen baitituzte. Baserrien arteko bideak eta beti Larungo erreferentziarekin, mendi ikusgarria, milaka turista gailurrera igotzen dituen kremailera tren ospetsuarekin, eta guk haren iparraldeko aurpegitik inguratuko duguna. Apurka-apurka, Ibardineraino igoko gara. Auzo hori bentez beteta dago, eta handik herrira jaitsi besterik ez dugu egingo.
Bera-Elizondo (30 km 1450+)
Xorilepo leporaino igotzen hasten da etapa. Hortik aurrera, bidea usategi batzuetatik igarotzen da, ezagunenak Etxalarkoak, saredun ehizarekin. Etaparen erdia baino apur bat gehiago igarota, Eskisaroi lepora iritsiko gara, eta han hurrengo igoera handia izango dugu. Igoera ondoren, bidea gutxinaka beherantz izango da. Bagordiko ibilbidearen azken kilometroak etengabe jaitsiko dira Elizondora iritsi arte.
Bidaia pertsonalizatzeko aukera dago alternatiba ezberdinen bidez. Ona hemen ibildidearen alternatiba batzuk.
Informazio gehiago nahi ez gero, gurekin arremanetan jarri.